Lege oharra eta privatutasun politika

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informatzeko eginbeharrarekin betez, gure datuak hauek dira: web domeinuaren enpresa titularra AMALIA FID BARRENECHEA da, hemendik aurrera FID Zentroa, IFK 16.031.600-W du eta helbidea Bolue kalea 6 behea, Algorta – 48.991 (Bizkaia). Harremanetarako helbide elektronikoa: info@centrofid.es

Erabiltzaileak

Atari honetara sartzeak edo/eta berori erabiltzeak, sarbide edo/eta erabilera horretatik hemen adierazten diren Erabilerarako Baldintza Orokorrak onartzen dituen ERABILTZAILE izaera ematen du. Aipatutako baldintzak aplikagarri izango dira beti, ezinbestean bete behar izan daitezkeen kontrataziorako baldintza orokorrak bat edo beste izanda ere.

Webgunearen erabilera

https://www.centrofid.es webguneak informazio, zerbitzu, programa edo datu askotarako (hemendik aurrera “edukiak”) sarbidea ematen du Interneten, webgunearenak edo bere lizentzia emaileenak, eta ERABILTZAILEA horietara sar daiteke. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du atariaren erabilerari buruzko ardura. Ardura hori, zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa izan daitekeen erregistrora ere hedatzen da.
Erregistro horretan ERABILTZAILEA egiazko eta legezko informazioa ematearen arduradun izango da. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEARI, bera arduradun izango den pasahitza eman ahal izango zaio, eta horren erabilera arduratsua eta konfidentziala egiteko konpromisoa hartuko du. ERABILTZAILEAK edukien eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du. FID Zentroak pertsonaren duintasunaren errespetua zapaltzen duten aipamen eta ekarpen guztiak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, gazteen edo haurren, ordenaren edo segurtasun publikoaren kontrakoak edo, bere iritziz, argitaratzeko egoki ez direnak kentzeko eskubidea izango du. Edonola ere, FID Zentroa ez da izango parte hartzeko tresnen bitartez bere erabiltzaileek ematen dituzten iritzien arduraduna.

Datuen babesa

FID Zentroak Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako indarrean dagoen araudiaren jarraibideak betetzen ditu, eta erabiltzailearen datu pertsonalak era egokian erabiltzen eta lantzen direla bermatuko du. Horretarako, izaera pertsonaleko datuak biltzeko formulario bakoitzarekin batera, erabiltzaileak eskatu ahal dizkigun zerbitzuetan, kasu bakoitzean bere datuen tratamendurako baldintza partikularren berri emango zaio erabiltzaileari, horiek onesteko eskatuz; eta sortutako fitxategiaren erantzukizunari eta arduradunaren helbideari buruzko informazioa emango zaio; datuetara sartzeko, horiek aldatzeko, baliogabetzeko edo aurka agertzeko duen eskubideari, tratamenduaren helburuari eta; hala denean, datuak beste batzuei jakinarazteari buruzko informazioa emango zaio. Halaber, jakinarazten dizugu Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen dugula, eta baimena eskatuko dizugula zure helbide elektronikoa merkataritza helburuetarako erabiltzeko une bakoitzean.

Jabetza intelektual eta industriala

FID Zentroa da bere webguneko jabetza intelektual eta industrial eskubide guztien titularra, eta baita bertan dauden elementuena ere (aipamen gisa, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore, egitura eta diseinu konbinazioak, erabilitako materialen aukeraketa, funtzionatzeko, sartzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren ordenagailuko programak, etab.). Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 8. artikuluan eta 32.1. artikuluaren bigarren lerroaldean xedatutakoa kontuan izanda, berariaz debekatuta daude webgune honetako eduki guztien edo parte baten erreprodukzioa, banaketa eta jakinarazpen publikoa, esku jartzearen modalitatea barne, merkataritza helburuekin, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikotan, gure baimenik gabe. ERABILTZAILEAK gure enpresa titular den Jabetza Intelektual eta Industrial eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, eta baita inprimatu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere, baldin eta, bere erabilera pertsonal eta pribaturako baino ez badira. ERABILTZAILEAK ezin izango du gure webgunean instalatuta egon daitekeen edozein babes gailu edo segurtasun sistema kendu, aldatu, baztertu edo manipulatu.

Bermeen bazterketa eta erantzukizuna

FID Zentroa ez da inoiz, hauek eragin ditzaketen kalteen erantzule izango: edukietan egon daitezkeen akatsak edo gabeziak; atariaren erabilgarritasun falta; edo birusen edo programa kaltegarrien transmisioa edukien bitartez, horiek guztiak saihesteko hartu beharreko neurri teknologiko guztiak hartuko dituen arren.

Aldaketak

FID Zentroak egoki irizten dizkion aldaketak egin ahal izango ditu bere atarian, aurretik horren berri eman behar gabe, haren bitartez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak eta horiek atarian aurkeztuta edo lekututa agertzen diren era alda, kendu edo gehi ditzake.

Estekak

https://www.centrofid.es webgunean Interneteko beste leku batzuetarako estekak edo hiperestekak jartzen badira, gure enpresak ez du leku eta eduki horiei buruzko inolako kontrolik izango. Ez dugu inoiz inolako erantzukizunik izango gurea ez den webgune bati dagokion estekan dauden edukiak direla eta, eta ez du bermatuko aipatutako Interneteko esteka edo hiperesteka horietan dagoen edozein materialen edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, doitasuna, hedapena, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna. Halaber, kanpoko esteka horiek sartu izanak ez du inolako elkartze, fusio edo partaidetzarik inplikatuko loturiko erakundeekin.

Bazterketarako eskubidea

FID Zentroak atarira edo/eta eskainitako zerbitzuetara sarbidea ukatzeko edo baztertzeko eskubidea gordetzen du, aurretik adierazi behar gabe, berak edo besteren batek aginduta, Erabilerarako Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

Orokortasunak

FID Zentroak baldintza hauen ez betetzearen jazarpena egingo du, eta baita bere atariaren edozein erabilera desegokirena ere, zuzenbidean dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak erabiliz.

Baldaintza hauen aldaketa eta iraupena

Edozein unetan, hemen adierazten diren baldintzak aldatu ahal izango ditugu, eta horiek behar bezala argitaratuko dira, hemen agertzen diren bezala. Aipatutako baldintza horien indarraldia erakustaldiaren araberakoa izango da eta beraien ordez beste batzuk behar bezala argitaratu arte egongo dira indarrean.

Abrir chat
Gracias por comunicarte con Centro FID ¿Cómo podemos ayudarte?