Guía orientativa Centro Fid

Orientazio gida

Gure Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazio zehatzagoa behar baduzu, edo arreta pertsonalizatua nahi izanez gero, hitzordua eska dezakezu orrialde honetako formularioaren bitartez edo kontaktu telefonikoa erabiliz. Adeitasunez eta errespetuz hartuko zaitugu, diskrezio eta konfidentzialtasun osoz, gure praktika on profesionaletako kodeari dagokion bezala. Hauek dira eman beharreko pausoak:

Kontsulta orientagarria

Telefonoz, lehen harremanetan jartzea: kontsulta-arrazoiaz eta zurekin harremanetan jartzeko oinarrizko datuei buruz galdetuko dugu. Une horretan hitzordu bat itun dezakegu gu ezagutzera etor zaitezen.

Lehen kontsultan ardura duten edo kontsultatzea erabaki den alderdietan sakontzen da. Zalantzak argitzen saiatzen gara, eta gure lan-prozeduraren gaineko informazioa, ordainsariak, ordutegiak, etab. ematen ditugu.

Balorazioa diagnostikoa

Gurekin jarraitzea erabakitzen baduzu, normalean tratamenduarekin hasi baino lehen balorazio diagnostikoa egiten da. Geroago, behin hau bukatuta, beharko diren baliabide terapeutiko egokiak moldatu eta doitzen dira, neurrira egindako jantzi bat balitz bezala.

Diagnostikoaren itzultze kontsulta

Balorazio diagnostikoa bukatu ondoren, beste hitzordu bat ituntzen da diagnostikoaren emaitzak sakonago azaltzeko eta momentu horretatik aurrera neurririk egokienak hartzeko. Tratamendu bat preskribatuz gero, eta pertsona edo haurraren familia ados badaude, tratamenduaren maiztasuna eta ordutegia adosten dira.

Norberari egokitutako tratamendua

Normalean, Zentro honetako tratamenduek astean bi edo hiru sesioko maiztasuna izaten dute. Kasu batzuetan, asteroko sesioen kopurua handitzen dugu onura terapeutiko maximoa baloratuz, erabiltzailearekin (heldua bada) edo familiarekin (adingabekoen kasuan) aurrez adostua.

Tratamenduaren iraupenari buruz, kasu bakoitzean ezberdina da: zailtasunaren, adinaren, zirkunstantzia familiarren eta abarren araberakoa da, hau da, faktore asko hartu behar dira kontuan eta horregatik, ezin dugu aldiz aurretik kalkulatu. Soilik balorazio diagnostikoa bukatzen denean balioztatu dezakegu, gutxi gorabehera, terapia bakoitzaren iraupena.

Tratatuko dugun pertsona adingabekoa bada, nahitaez familiarekin orientabide kontsultak izango ditugu. Eskola zailtasun kasuetan (mota guztietakoak, harreman sozialak barne) ikastetxearekin harremanetan jarriko gara, koordinatzeko eta irizpideak koherentziaz bateratzeko, betiere gurasoen baimenarekin.

Garapenaren nahasmenduen kasuetan, haurrarekin erlazioa duten osasun profesionalekin harremanetan jartzen gara ere, beti, logikoa denez, familiaren baimenarekin.

Abrir chat
Gracias por comunicarte con Centro FID ¿Cómo podemos ayudarte?