Centro FID

Psikologia, psikopegagogia, logopedia, psikomotrizitatea, arreta goiztiarra eta garapen pertsonala Getxon

Garapen psikoebolutiborako arreta osoko Zentroa gara. Bizitzaren etapa guztiez arduratzen gara, jaiotzatik adin heldura arte, psikologiarekin lotutako garapen area guztietan hazkunde pertsonal osasungarria bultzatzeko.

Gure jardueren arreta nagusia haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan jarrita dago, ondorengo eremuetan:

Gure lanagatiko berotasunak eta pasioak definitzen gaitu. Gure lanbidea ulertzeko modua partekatzen dugu: gure jarduera profesionala eta gure portaera pertsonala definitzen dituen balio etikoko kode bat errespetatuz.

Gure ustez, tratamenduen kalitateak tratuan epeltasuna eta hurbiltasuna dakartza nahitaez: teknikak, ezagutzek eta zorroztasun profesionalak ez dute lanbide honetan zentzurik entzute, errespetu, enpatia eta konfidantzarik ez badago.

Gure lanbidean erantzukizun handienetik aritzen gara, horregatik erlazio terapeutikoa lau hitz gakotan oinarritzen dugu, guretzako esanahi sakonarekin:
Entzun, errespetatu, ulertu, lagundu

Hortaz, gure lanaren printzipioak hurrengo eran laburbildu daitezke:

Ez dugu “aztertzen”

Entzuten dugu

Ez dugu “epaitzen”

Errespetatzen dugu

Ez dugu “etiketatzen”

Ulertzen dugu

Ez dugu “irakasten”

Sostengatu eta laguntzen dugu

Pertsona bakoitza bere garapenaren protagonista eta subjektu aktiboa dela badakigu: gure misioa hura sostengatzea eta laguntzea da, norberak egin ditzaken prozesuak errespetatuz, bere potentziala aurkituz eta bere ahalmenak kontuan hartuz.

Zaintzea eta hazten laguntzea “entrenatzea edo trebatzea” –ren aurkakoa dela ulertzen dugu: pertsonak hezten dira, desio eta borondate propioak dituzte, gogo, preferentzia, emozio konplexuak eta entzun beharreko historia bakar eta bereizia.

Atenditzen dugun pertsona bakoitzarekiko harremana hazkunde eta elkarrekiko ikasketa prozesu dinamiko bat bezala ulertzen dugu. Horretan, pertsona bakoitzaren behar eta ezaugarri bereizgarrienetara egokitzea ezinbestekoa da.

Adierazpen sintomatologikoak (eta honek garrantzi berezia hartzen du haurtzaroan) berezko psikismoaren eta bizipen eta esperientzia konplexuen adierazpena bezala ulertzen ditugu. Hauek guztiak entzun eta errespetatuak izan behar dira ikuspegi terapeutiko egokitik lagundu ahal izateko.

 Prebentzioa

Garapen pertsonal eta psikologikoaren ikuspuntutik, haurtzaroa eta nerabezaroa dira bizi-etaparik ahulenak. Bizi-etapa horietan antzemate goiztiarra eta tratamendu egokia oso garrantzitsuak dira, horien bidez zailtasun handiagoak aurrez ikus daitezkeelako.
Prebentzioaren eremuan eskaintzen dugu:

  • Familia bakoitzarentzako informazio eta orientazio kontsultak.
  • Garapeneko etapa bakoitzerako psikohezkuntza aholkularitza.
  • Haurren hezkuntza eta garapenari buruzko hitzaldiak, ikastaroak eta konferentziak guraso, ikastetxe eta bestelako erakundeentzat.
  • Alta hartu ostean, pertsona bakoitzaren eboluzioa behatzeko aldian behingo berrikusteak eta balorazioak.

Diagnostikoak

Balorazio diagnostikoko prozesuak pertsona bakoitza modu global batean eta ez segmentatuan ulertzea dakar, bere ezaugarri pertsonalak espezifikoki aztertuz eta bere zirkunstantzien hipotesi argitzaile bat emanez, hortik aurrera tratamendu egokia hasi ahal izateko.

Gure ikuspegitik, balorazioa laguntzeko eta “neurrira egindako jantzi bat” bezalako tratamendua egokitzeko izan behar da: bakarra pertsona bakoitzarentzat, pertsona bakoitza bakarra delako.
Gogoan daukagu hasierako balorazio hau ez dela “etiketatua izateko”. Helburua ulertzea da, lagundu ahal izateko.

 

Tratamenduak

Balorazio diagnostikoa bukatu ondoren, tratamendurik egokiena eta onuragarriena aukeratzen da, pertsona bakoitzaren zirkunstantzia zehatzetara egokituz. Pertsona adingabekoa bada, erabaki hau familiarekin adosten da, prozesu terapeutikoko fase bakoitzean orientatuz eta informatuz.

Zentro honetan haurrak bereziki eta pertsonak orokorrean ikuspegi integratzaile, bakar eta bereizitik ulertzen ditugu. Filosofia honi erantzunez, F.I.D profesionaletako bakoitzak hainbat espezializazio dauzka, hurrengoak eskaini ahal izateko:

  • Ezagutza aditua eta kalitatea laguntza terapeutikoetan,
  • Epeltasuna eta giza tratuan banakako arreta

Modu honetan, gure Zentroan pertsona bakoitzaren behar ezberdinak perspektiba bikoitzetik erantzuten dira, integratzailea eta kasu bakoitzerako neurrira egindakoa:

  • Lantalde profesional guztiaren ikuspegi, ekarpen eta ezagutzarekin.
  • Aldi berean, tratamendua bere gain hartutako profesionalak ezarritako ikuspegi terapeutiko integraletik. Honen prestakuntza zabalak pertsona bakoitza ezagutza zabaletik entzutea, ulertzea eta laguntzea ahalbideratzen du, pertsona bakoitzaren berezitasunak onartuz eta errespetatuz.

Orientabide eta segimenduak

Orientabideak eta familiekiko tratu hurbila arreta bereziz zaintzen ditugu, zirkunstantzia bakoitza entzunez eta neurtuz, pertsona eta familia bakoitzarentzako psikohezkuntza aholkuak, erabaki terapeutikoak eta baliabiderik egokienak aukeratuz.

Gure ardurapean dauden edozein pertsonen hazkunde eta bizi-kalitatearekin zerikusia duten osasun eta hezkuntza profesionalekin koordinatu eta komunikatzen gara. Honen helburua partekatutako prozesu batean inplikatzea da, aholkua eskainiz behar izanez gero.

Gure misioa pertsonak modu globalean eta osasuneko hazkunde integraletik gara daitezen laguntzea da. Horregatik, eboluzioaren segimendua eta tratamendu ondorengo aldizkako kontsulta zerbitzuak eskaintzen ditugu, alta hartu ostean hobekuntza eta egonkortasuna bermatzeko.

Edozein zirkunstantzia edo bizi-aldaketari buruz kontsultarik duten pertsonei aholku pertsonala eskaintzen diegu, inolako aldaketa emozional edo patologiarik aurkeztu beharrik gabe.

Familiarentzako psikohezkuntza aholkularitza kasuetan, inongo asistentzia terapeutikorik beharrezkoa ez denetan, aldian behingo kontsultak eskaintzen ditugu, inplementatutako aholku eta jarraibideen balorazio eta segimenduaz hitz egiteko.

Prebentzioa

Garapen pertsonal eta psikologikoaren ikuspuntutik, haurtzaroa eta nerabezaroa dira bizi-etaparik ahulenak. Bizi-etapa horietan antzemate goiztiarra eta tratamendu egokia oso garrantzitsuak dira, horien bidez zailtasun handiagoak aurrez ikus daitezkeelako.
Prebentzioaren eremuan eskaintzen dugu:

Familia bakoitzarentzako informazio eta orientazio kontsultak.

Garapeneko etapa bakoitzerako psikohezkuntza aholkularitza.

Haurren hezkuntza eta garapenari buruzko hitzaldiak, ikastaroak eta konferentziak guraso, ikastetxe eta bestelako erakundeentzat.

Alta hartu ostean, pertsona bakoitzaren eboluzioa behatzeko aldian behingo berrikusteak eta balorazioak.

Diagnostikoak

Balorazio diagnostikoko prozesuak pertsona bakoitza modu global batean eta ez segmentatuan ulertzea dakar, bere ezaugarri pertsonalak espezifikoki aztertuz eta bere zirkunstantzien hipotesi argitzaile bat emanez, hortik aurrera tratamendu egokia hasi ahal izateko.

Gure ikuspegitik, balorazioa laguntzeko eta “neurrira egindako jantzi bat” bezalako tratamendua egokitzeko izan behar da: bakarra pertsona bakoitzarentzat, pertsona bakoitza bakarra delako.
Gogoan daukagu hasierako balorazio hau ez dela “etiketatua izateko”. Helburua ulertzea da, lagundu ahal izateko.

Tratamenduak

Balorazio diagnostikoa bukatu ondoren, tratamendurik egokiena eta onuragarriena aukeratzen da, pertsona bakoitzaren zirkunstantzia zehatzetara egokituz. Pertsona adingabekoa bada, erabaki hau familiarekin adosten da, prozesu terapeutikoko fase bakoitzean orientatuz eta informatuz.

Zentro honetan haurrak bereziki eta pertsonak orokorrean ikuspegi integratzaile, bakar eta bereizitik ulertzen ditugu. Filosofia honi erantzunez, F.I.D profesionaletako bakoitzak hainbat espezializazio dauzka, hurrengoak eskaini ahal izateko:

  • Ezagutza aditua eta kalitatea laguntza terapeutikoetan,
  • Epeltasuna eta giza tratuan banakako arreta

Modu honetan, gure Zentroan pertsona bakoitzaren behar ezberdinak perspektiba bikoitzetik erantzuten dira, integratzailea eta kasu bakoitzerako neurrira egindakoa:

  • Lantalde profesional guztiaren ikuspegi, ekarpen eta ezagutzarekin.
  • Aldi berean, tratamendua bere gain hartutako profesionalak ezarritako ikuspegi terapeutiko integraletik. Honen prestakuntza zabalak pertsona bakoitza ezagutza zabaletik entzutea, ulertzea eta laguntzea ahalbideratzen du, pertsona bakoitzaren berezitasunak onartuz eta errespetatuz.

Orientabide eta segimenduak

Orientabideak eta familiekiko tratu hurbila arreta bereziz zaintzen ditugu, zirkunstantzia bakoitza entzunez eta neurtuz, pertsona eta familia bakoitzarentzako psikohezkuntza aholkuak, erabaki terapeutikoak eta baliabiderik egokienak aukeratuz.

Gure ardurapean dauden edozein pertsonen hazkunde eta bizi-kalitatearekin zerikusia duten osasun eta hezkuntza profesionalekin koordinatu eta komunikatzen gara. Honen helburua partekatutako prozesu batean inplikatzea da, aholkua eskainiz behar izanez gero.

Gure misioa pertsonak modu globalean eta osasuneko hazkunde integraletik gara daitezen laguntzea da. Horregatik, eboluzioaren segimendua eta tratamendu ondorengo aldizkako kontsulta zerbitzuak eskaintzen ditugu, alta hartu ostean hobekuntza eta egonkortasuna bermatzeko.

Edozein zirkunstantzia edo bizi-aldaketari buruz kontsultarik duten pertsonei aholku pertsonala eskaintzen diegu, inolako aldaketa emozional edo patologiarik aurkeztu beharrik gabe.

Familiarentzako psikohezkuntza aholkularitza kasuetan, inongo asistentzia terapeutikorik beharrezkoa ez denetan, aldian behingo kontsultak eskaintzen ditugu, inplementatutako aholku eta jarraibideen balorazio eta segimenduaz hitz egiteko.

Abrir chat
Gracias por comunicarte con Centro FID ¿Cómo podemos ayudarte?