Baloreak
–
Gure lanagatiko berotasunak eta pasioak definitzen gaitu. Gure lanbidea ulertzeko modua partekatzen dugu: gure jarduera profesionala eta gure portaera pertsonala definitzen dituen balio etikoko kode bat errespetatuz.
Gure ustez, tratamenduen kalitateak tratuan epeltasuna eta hurbiltasuna dakartza nahitaez: teknikak, ezagutzek eta zorroztasun profesionalak ez dute lanbide honetan zentzurik entzute, errespetu, enpatia eta konfidantzarik ez badago.
Gure lanbidean erantzukizun handienetik aritzen gara, horregatik erlazio terapeutikoa lau hitz gakotan oinarritzen dugu, guretzako esanahi sakonarekin:
Entzun, errespetatu, ulertu, lagundu.
Hortaz, gure lanaren printzipioak hurrengo eran laburbildu daitezke:
Pertsona bakoitza bere garapenaren protagonista eta subjektu aktiboa dela badakigu: gure misioa hura sostengatzea eta laguntzea da, norberak egin ditzaken prozesuak errespetatuz, bere potentziala aurkituz eta bere ahalmenak kontuan hartuz.
Zaintzea eta hazten laguntzea “entrenatzea edo trebatzea” –ren aurkakoa dela ulertzen dugu: pertsonak hezten dira, desio eta borondate propioak dituzte, gogo, preferentzia, emozio konplexuak eta entzun beharreko historia bakar eta bereizia.
Atenditzen dugun pertsona bakoitzarekiko harremana hazkunde eta elkarrekiko ikasketa prozesu dinamiko bat bezala ulertzen dugu. Horretan, pertsona bakoitzaren behar eta ezaugarri bereizgarrienetara egokitzea ezinbestekoa da.
Adierazpen sintomatologikoak (eta honek garrantzi berezia hartzen du haurtzaroan) berezko psikismoaren eta bizipen eta esperientzia konplexuen adierazpena bezala ulertzen ditugu. Hauek guztiak entzun eta errespetatuak izan behar dira ikuspegi terapeutiko egokitik lagundu ahal izateko.