Atención temprana Centro FID

Arreta goiztiarra

Bere garapenean nahasmenduak edo hauek pairatzeko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutako interbentzio multzoa da, karakter terapeutiko edota prebentiboa duena. Horri deritzo Arreta Goiztiarra.
Aipaturiko interbentzioen helburu nagusia haurtzaroko aldi horretan agertzen diren beharrak antzematea eta horiei erantzun goiztiarra (hots: lehenbailehen) ematea da, ume bakoitzarentzat egokia den tratamendua eta bere familientzako beharrezkoak diren orientabideak eskainiz.

Arreta goiztiarrari etekina ateratzen diote:

Garapenean nahasmenduak edo hauek pairatzeko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko umeak, bai izaera biologikoa, psikologikoa zein soziala izan. Arreta Goiztiarraren “Liburu Zuria”n agertzen diren irizpideak jarraituz, Zentro honetan tratamendua eta arreta eskaintzen diegu:

 

  • Ume goiztiarrak.
  • Haurdunaldian edo bere lehen bizitza-urtean agertutako gaixotasunak edo nahasmenduak izan dituzten umeak.
  • Bere lehen bizitza-urteetan babesgabetasuna edo arrisku altuko egoerak bizi izan dituzten umeak.
  • Estres edo trauma egoerak bizi izan dituzten umeak.
  • Garapen neuromotore eta psikomotrizitatean nahasmenduak edota zailtasunak.
  • Zentzumen garapenaren nahasmenduak.
  • Garapen kognitibo-intelektualaren nahasmenduak.
  • Hizkuntzaren garapenaren nahasmendua.
  • Nahasmendu Espektro Autista eta haurren garapen psikikoarena.
  • Nahasmendu emozionalak, erlaziozkoak eta portaeraren nahasmenduak.
  • Adierazpen somatikoaren garapenaren nahasmenduak: patologia funtzionalak aho-elikadura esferan, arnasketan, lo-bijilia zikloan, esfinterren kontrolean, hersturaren somatizazioetan, antsietatea eta estresa, beldurrak eta fobiak, eta abar.
  • Atzerapen ebolutiboa.
Abrir chat
Gracias por comunicarte con Centro FID ¿Cómo podemos ayudarte?