Psicopedagogía Centro FID

Psikopedagogia

Psikopedagogia ikaskuntzarekin erlazioa duten alderdi guztietan laguntza ematen duen diziplina aplikatua da.

 

  • Ikastearen nahasmendu espezifikoak eta zailtasunak.
  • Arreta, motibazio edo errendimenduaren nahasmenduak eta zailtasunak.
  • Norberari egokitutako arreta errendimendu altu edo baxuzko kasuetan.
  • Psikismo, alderdi emozional edo jokaera aldaketekin erlazionatutako ikastearen nahasmenduak eta zailtasunak.
  • Portaera edo eskola inguruko errendimenduan nahasmenduak, sozializazio arazoei lotuta.
  • Lan intelektualaren optimizazioa (ikaste teknikak): aurretiko diagnostikoa eginez ikasle bakoitzari egokitutako teknikak erabiltzeko, bere “puntu ahulen” eta sendotasunen arabera.
Zentro honetan eskaintzen dugu:
  • Diagnostikoak.
  • Tratamenduak, bai indibidualak bai talde txikietan, kasu eta beharren arabera.
  • Gure ardurapean dauden adingabekoen familientzako orientabide psikopedagogikoa.
  • Ikastetxeko hezkuntza lantaldeari orientabidea, laguntza eta eurekin koordinaketa.

FID lantaldeak dislexia eta beste ikaste zailtasunen tratamenduetan kualifikatutako profesionalak ditu, ikastetxe eta familiekin kooperatuz ikuspuntu integrala emanez.

FID-en balore garrantzitsuenetarikoen artean, Ikastearen Zailtasun Bereziak tratatzeko etengabeko prestakuntza eta metodologia eta ezagutzen eguneratzea daude.

Abrir chat
Gracias por comunicarte con Centro FID ¿Cómo podemos ayudarte?