Logopedia eta hizkuntza terapiak

logopedia-hizkuntza-terapiak

-Logopedia eta hizkuntza terapiak-

logopedia

Hizkuntzaren zailtasunen tratamendurako berezko Metodologia Espezializatua.

Hanen Metodoan Eusko Jaurlaritzaren egiaztapen ofiziala.

Hizkuntzaren Nahasmendu Espezifikoaren diagnostiko eta tratamenduan aditutako Zentroa, La Laguna Unibertsitateko titulu ofizialarekin.

 

Haurtzaroan zein nerabezaroan aurkezten den edozein hizkuntzaren zailtasunen edo nahasmenduen tratamenduaren eremuan espezialistak gara:

– “Hiztun Berantiarrentzako” estimulazio eta terapia (lehen bizitza-etapetan hizkuntzara sartzeko zailtasunak aurkezten dituzten umeak).
– Hizketan edota hizkuntzan atzerapenak.

Etengabeko prestakuntzak urte askotan zehar bermatutako esperientzia zabala daukagu ez soilik afektatutako pertsonen tratamenduan eta zuzeneko arretan, baizik eta:

– Familientzako arreta eta orientabideetan
– Profesional eta logopeda berrien trebakuntzan, Zentroko zuzendariak entitate ezberdinetan ematen dituen ikastaroen bitartez, haien artean Deustuko Unibertsitatea.
– Unibertsitateko Praktikum programan: horren bidez, fakultate ezberdinetako ehun ikasle baino gehiago hartu ditugu ikasturte akademikoetan zehar.