Psicomotricidad Centro FID

Psikomotrizitatea eta zentzumen bidezko terapia

Psikomotrizitatearen interbentzio terapeutikoa eta zentzumen bidezko terapia hurrengoak lagundu eta ulertzeko eginak daude:

 

  • Motrizitatearekin erlazionatutako bide, gune edo nerbio-zirkuituetan patologiak edo zailtasunak.
  • Koordinazioaren garapenean nahasmenduak.
  • Mugimenduaren disfuntzio ezberdinek barneratzen dituen multzo zabala (mugimendu-atzerapena, hipotonia, motrizitate larri edo xehean zailtasunak…)
  • Norberarekin, besteekin edo ingurunearekin erlazionatzeko zailtasun guztiak, umeen kasuan gorputzaren adierazpenaren bidez antzeman daitezkeenak (asaldura emozionala eta gorputz asaldura, autokontrolean zailtasunak, beldurrak, inhibizioa, moldatu gabeko jokabidea…)

Zentzumen bidezko terapia zentzumenaren garapenarekin erlazionatutako nahasmendu guztietarako laguntza eraginkorra da: Baliabide eta material terapeutiko ezberdinen bidez, modu bereizian tratatzen ditugu prozesamendu eta integrazio neurosentsorialaren zailtasunak. Zailtasun hauek dituzten ume eta gazteentzat ingurune fisiko eta sozialera erantzun egokia ematea zailagoa da, euren garapen psikoebolutiboan eraginez eta, geroago, eskola ikaskuntzan.

Bai arreta eta terapia psikomotrizitatean, bai zentzumen bidezko terapian hurrengo baliabide terapeutikoak erabiltzen ditugu: erlaxazioa, haurrentzako masajea, joko terapeutikoak eta sentsoriomotoreak, doikuntza toniko emozionala, motrizitatearen bidez adierazpen emozionala erraztu eta zentzumen estimuluen integrazioa eta estimulazioa, beste batzuen artean.

Baliabide hauek guztiak umeen garapenaren zailtasunetarako laguntza eraginkorra dira. Zailtasunak aurrez baloratu egiten dira, terapiari etekina aterako dion pertsonari terapia bereizi eta bakar bat egokitzeko.

 

Abrir chat
Gracias por comunicarte con Centro FID ¿Cómo podemos ayudarte?