Psikopedagogia

piskopedagogia-getxo

-Psikopedagogia-

piskopedagogia

Psikopedagogia ikaskuntzarekin erlazioa duten alderdi guztietan laguntza ematen duen diziplina aplikatua da.

-Ikastearen nahasmendu espezifikoak eta zailtasunak.

-Arreta, motibazio edo errendimenduaren nahasmenduak eta zailtasunak.

-Norberari egokitutako arreta errendimendu altu edo baxuzko kasuetan.

-Psikismo, alderdi emozional edo jokaera aldaketekin erlazionatutako ikastearen nahasmenduak eta zailtasunak.

-Portaera edo eskola inguruko errendimenduan nahasmenduak, sozializazio arazoei lotuta.

-Lan intelektualaren optimizazioa (ikaste teknikak): aurretiko diagnostikoa eginez ikasle bakoitzari egokitutako teknikak erabiltzeko, bere “puntu ahulen” eta sendotasunen arabera.

Zentro honetan eskaintzen dugu:
– Diagnostikoak,

– Tratamenduak, bai indibidualak bai talde txikietan, kasu eta beharren arabera.

– Gure ardurapean dauden adingabekoen familientzako orientabide psikopedagogikoa.

– Ikastetxeko hezkuntza lantaldeari orientabidea, laguntza eta eurekin koordinaketa.

FID lantaldeak dislexia eta beste ikaste zailtasunen tratamenduetan kualifikatutako profesionalak ditu, ikastetxe eta familiekin kooperatuz ikuspuntu integrala emanez.

FID-en balore garrantzitsuenetarikoen artean, Ikastearen Zailtasun Bereziak tratatzeko etengabeko prestakuntza eta metodologia eta ezagutzen eguneratzea daude.