FID Haurren Garapenaren eta Arreta Goiztiarra eskaintzen duen Zentroa da. Bizkaiko Foru Aldundiaren itunpeko zentroa laguntza goiztiarraren zerbitzuak emateko gara.
Lehenbiziko informazio kontsultan diru laguntza horiek lortzeko eman beharreko pausuak azalduko dizkizuegu.
ZER DA ARRETA GOIZTIARRA:
Bere garapenean nahasmenduak edo hauek pairatzeko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutako interbentzio multzoa da, karakter terapeutiko edota prebentiboa duena. Horri deritzo Arreta Goiztiarra.
Aipaturiko interbentzioen helburu nagusia haurtzaroko aldi horretan agertzen diren beharrak antzematea eta horiei erantzun goiztiarra (hots: lehenbailehen) ematea da, ume bakoitzarentzat egokia den tratamendua eta bere familientzako beharrezkoak diren orientabideak eskainiz.
ARRETA GOIZTIARRARI ETEKINA ATERATZEN DIOTE:
Garapenean nahasmenduak edo hauek pairatzeko arriskua duten 0 eta 6 urte bitarteko umeak, bai izaera biologikoa, psikologikoa zein soziala izan. Arreta Goiztiarraren “Liburu Zuria”n agertzen diren irizpideak jarraituz, Zentro honetan tratamendua eta arreta eskaintzen diegu:
Ume goiztiarrak
Haurdunaldian edo bere lehen bizitza-urtean agertutako gaixotasunak edo nahasmenduak izan dituzten umeak
Bere lehen bizitza-urteetan babesgabetasuna edo arrisku altuko egoerak bizi izan dituzten umeak
Estres edo trauma egoerak bizi izan dituzten umeak
Garapen neuromotore eta psikomotrizitatean nahasmenduak edota zailtasunak
Zentzumen garapenaren nahasmenduak
Garapen kognitibo-intelektualaren nahasmenduak
Hizkuntzaren garapenaren nahasmendua
Nahasmendu Espektro Autista eta haurren garapen psikikoarena
Nahasmendu emozionalak, erlaziozkoak eta portaeraren nahasmenduak.
Adierazpen somatikoaren garapenaren nahasmenduak: patologia funtzionalak aho-elikadura esferan, arnasketan, lo-bijilia zikloan, esfinterren kontrolean, hersturaren somatizazioetan, antsietatea eta estresa, beldurrak eta fobiak, eta abar.
Atzerapen ebolutiboa.