Identitatea
Garapen psikoebolutiborako arreta osoko Zentroa gara. Bizitzaren etapa guztiez arduratzen gara, jaiotzatik adin heldura arte, psikologiarekin lotutako garapen area guztietan hazkunde pertsonal osasungarria bultzatzeko.
Gure jardueren arreta nagusia haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan jarrita dago, ondorengo eremuetan:
FID baloreak
Baloreak
–
Gure lanagatiko berotasunak eta pasioak definitzen gaitu. Gure lanbidea ulertzeko modua partekatzen dugu: gure jarduera profesionala eta gure portaera pertsonala definitzen dituen balio etikoko kode bat errespetatuz.
Gure ustez, tratamenduen kalitateak tratuan epeltasuna eta hurbiltasuna dakartza nahitaez: teknikak, ezagutzek eta zorroztasun profesionalak ez dute lanbide honetan zentzurik entzute, errespetu, enpatia eta konfidantzarik ez badago.
Gure lanbidean erantzukizun handienetik aritzen gara, horregatik erlazio terapeutikoa lau hitz gakotan oinarritzen dugu, guretzako esanahi sakonarekin:
Entzun, errespetatu, ulertu, lagundu.
Hortaz, gure lanaren printzipioak hurrengo eran laburbildu daitezke:
Pertsona bakoitza bere garapenaren protagonista eta subjektu aktiboa dela badakigu: gure misioa hura sostengatzea eta laguntzea da, norberak egin ditzaken prozesuak errespetatuz, bere potentziala aurkituz eta bere ahalmenak kontuan hartuz.
Zaintzea eta hazten laguntzea “entrenatzea edo trebatzea” –ren aurkakoa dela ulertzen dugu: pertsonak hezten dira, desio eta borondate propioak dituzte, gogo, preferentzia, emozio konplexuak eta entzun beharreko historia bakar eta bereizia.
Atenditzen dugun pertsona bakoitzarekiko harremana hazkunde eta elkarrekiko ikasketa prozesu dinamiko bat bezala ulertzen dugu. Horretan, pertsona bakoitzaren behar eta ezaugarri bereizgarrienetara egokitzea ezinbestekoa da.
Adierazpen sintomatologikoak (eta honek garrantzi berezia hartzen du haurtzaroan) berezko psikismoaren eta bizipen eta esperientzia konplexuen adierazpena bezala ulertzen ditugu. Hauek guztiak entzun eta errespetatuak izan behar dira ikuspegi terapeutiko egokitik lagundu ahal izateko.

GU (lantaldea)
Lantaldea
–
Elkarlanean urte asko daramatzagun sendotutako lantaldea gara, esperientzia profesional zabalarekin, eta etengabeko prestakuntza, espezializazio eta arreta kalitatearen hobekuntza iraunkorrarekiko benetako konpromisoa daukagu. FID Zentroko profesionalak espezializazio ugari ditugun psikologoak gara.
(Gure zentroa Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailagatik Psikologia eta Beste Zerbitzuetako Osasun Zentro bezala aitortuta dago, 48 C.2.2.5305 erregistro-zenbakiarekin)
-Amalia Fid-
Amalia Fid Barrenetxea, zentroko zuzendaria eta kudeatzailea da. Hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du haur eta gazteen garapenaren nahasmenduen arretan, familien aholkularitzan eta orientabidean eta psikologia eta heziketa arloetako profesionalen prestakuntzan.
Deustuko Unibertsitateko Ohorezko Irakasle izendatua (2006)
Pedagogian Graduarekin Lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean (1982).
Unibertsitate beran, Osasun eta Familia Psikologia gradu-ondoko programan Doktoregoa (1998).
-Felix Baticon-
Psikologian Graduarekin Lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean.
Adin guztietan ikastearen nahasmenduetan eta zailtasunetan espezialista.
Dislexian, irakurmen eta idazkeraren nahasmenduetan, atentzio faltan, desgaitasun intelektualean eta beste garapen zailtasunetan aditua.
Psikopedagogia eta hezkuntza psikologia arloaz arduratzen da Leyrerekin batera.
Etengabeko prestakuntza jasotzen du erlaziozko psikomotrizitatearen eta haurren mintzairaren nahasmenduen tratamenduetan.
-Olaia Aguinagalde-
Psikologian Graduarekin Lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean.
Logopedian Masterra.
La Laguna Unibertsitatean Mintzairaren Nahaste Espezifikoan aditua izendatua, eta Teacher Talk – Hanen Metodoan ere, mintzairaren nahastea tratatzeko, AELFA eta Eusko Jaurlaritzak bermatua.
Laguntza Goiztiarrean eta Haurren Garapenaren Nahasmenduetan aditua.
Haurren garapenaren nahasmenduak tratatzeko terapia psikomotrizitateko tekniketan prestakuntza eta esperientzia zabal eta egiaztatua ditu Olaiak.
Deustuko Unibertsitateko psikologia Praktikum-aren irakasle tutorea.
-Begoña Alba-
Gizarte eta Komunikazio Zientzietan Lizentziatua, Begoña gure idazkaritza, harrera eta administrazioaren arduraduna da.
-Sandra Herrero-
Psikologian Graduarekin Lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean.
Haur Psikopatologian aditua.
Lagutza Goiztiarrean eta Haurren Garapenaren Nahasmenduetan aditua.
Teacher Talk – Hanen Metodoan aditua, mintzairaren nahastea tratatzeko, AELFA eta Eusko Jaurlaritzak bermatua.
B. Aucouturier Psikomotrizitate Eskola Internazionalean psikomotrizitate arloan aritzeko akreditatua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuaren egiaztapenarekin.
Haurren garapenaren nahasmenduak eta zailtasunak eta nahasmendu psikopatologiko larriak tratatzeko terapia psikomotrizitateko tekniketan prestakuntza eta esperientzia zabal eta egiaztatua ditu Sandrak.
Deustuko Unibertsitateko psikologia Praktikum-aren irakasle tutorea.
-Maialen Amezaga-
Psikologian Graduarekin Lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean.
Psikologia Klinikoan Masterra.
Haur eta gazte psikoterapian aditua.
Laguntza Goiztiarrean eta Haurren Garapenaren Nahasmenduetan aditua.
Etengabeko prestakuntza jasotzen du erlaziozko psikomotrizitatearen eta haurren mintzairaren nahasmenduen tratamenduetan.
Maialenek haur, gazte eta nerabeen psikoterapia, psikologia kliniko eta psikopatologiako prestakuntzan akreditazio ugari ditu.